Polideportivo Manteo Kiroldegia

INTERVAL TRAINING

Definizioa

Cross Training – entrenamendu funtzionala ere esaten zaio – intentsitate handiko hainbat ariketa biltzen dituen kirola da, bai indarrekoak bai kardiobaskularrak, muskulu-talde guztiak lantzeko. Helburu nagusia kirolariaren egoera fisikoa indartzea eta kirol-errendimendua handitzea da. Intentsitate-maila kargak edo ariketa gauzatzeko abiadurak markatzen duen entrenamendu mota bat da. Saio batek ordubete irauten du batez beste, eta honako hauek osatzen dute: beroketa-fasea, ariketa kardiobaskularrak eta muskulaziokoak egitea eta lasaitasunera itzultzea, ahalegin fisikoaren ondoren gorputza luzatzeko eta berreskuratzeko.

Onurak

Gainditze-maila indartzen du. Entrenamendu motzagoak baina intentsitate handikoak. Hainbat ariketa biltzen ditu. Trebetasun fisikoak hobetzen ditu. Entrenamendu mota honek indarra, arintasuna, malgutasuna, koordinazioa, abiadura, erresistentzia kardiobaskularra eta zehaztasuna garatzen eta areagotzen ditu, besteak beste. Lesioak saihesten laguntzen gaitu. Gorputz-jarrera eta mugimendu-tartea hobetzen ditu. Koipeak erretzen laguntzen du. Egiaztatuta dago indarra eta kardioa aldi berean entrenatzeak emaitza hobeak ematen dituela eta pisua galtzen laguntzen duela.

Materialak

GROS KIROL GUNEAren barnean GARATU gunean burutzen den ekintza, bertan dauden material guztien erabilera egiten da

Ezaugarriak

Jarrera kontrola
Indartu
Intensitate ertaina

Izen-ematea