Bera Bera RT kirol elkarteko lan taldeak kudeatzen dugu Gros auzoan dagoen Manteo
Kiroldegia. Kirola da gure pasioa eta ariketa fisikoak gure osasun zein bizi kalitatean duen
garrantzia nabarmendu eta sustatu nahi gugu gizartean baina batez ere Manteo-ra
datozen guztiei. Ariketa fisiko hau modu egokian eta giro atseginean burutzea delarik
gure helburu nagusia.
Manteon izena emateak gainera gure Kirol Elkarteak dituen 9 kirol atalak (Errugbia,
Eskubaloia, Saskibaloia, Karatea, Zikloturismoa, Boleibola, Gurpildun ahulkiko
Saskibaloia, Surf-a, Patinajea) eta 1000 adi guztietako kirolariak laguntzea suposatzen
du. Informazio gehiago berabera.com
Zer eskeintzen dugu:
Gertutasuna eta pertsonalizatua:: Norberaren mailari dagokion ariketa fisikoa
aholkatuko dizugu gure profesional ezberdinen bitartez, bai zure lehen
urratsetan zein zure prestakuntzan edo baldintza pertsonaletan aldaketa bat
eman denean ere.
Aukera aniztasuna: Kirol jarduera zerrenda eta eskeintza zabala dugu aukeran.
Norberaren mailari egokitzen dira, talde bakoitzean partaide kopuru
murriztuarekin eta ordutegi zabala aukeran.
Malgutasuna: Zure lan ordutegira edo baldintzetara egokitzen den zerbitzua
eskeiniko dizugu, zure beharretara moldatuko gara.
Profesionaltasuna: Manteo kiroldegian profesionaltasun osoz arlo
ezberdinetan (sarrera, administrazioa, garbiketa, mantenua eta kirol
teknikariak) lan egiten dugun pertsonak, esperientzia handikoak eta zuri
zerbitzu onena ematea helburu dugun lan taldea gara.