Polideportivo Manteo Kiroldegia

Zerbitzuak

FITNESS ARETOA

LAN KARDIOBASKULARREKO GUNEA

Manteo kiroldegian lan kardiobaskularra burutu ahal izateko prestaturiko gune bat eskeintzen dizuegu. Bertan txirrinda estatikoak, ziklo indoor-eko txirrindak, lasterka ibiltzeko zinta, hurrats aldakorreko makina (AMT) eta remoergometroa dituzu zure eskura.

MUSKULAZIO GUNEA

Manteo-n fitness makinak dituen gune zabal bat eskeintzen dizuegu, bertan zuen indar saioak burutu, osasun orokorra hobetu zein egonkortasuna eta oreka maximizatu ahal izango dituzun. Mugimendu finkoa duten makina hauek erabiliz eta finkatutako lerro batzuetan mugimenduak eginez zure giharrak sendotu ahal izango dituzu. Ariketak egin ondoren luzaketak burutzeko gune bat dugu.

BODY BUILDING GUNEA

Norberari egokitutako edo entrenamendu zorrotzago bat bilatzen duzuenontzat, Manteo-k BODY BUILDING gunea eskeintzen du. Gune honek lan kardiobaskularra burutu ahal izateko ziklo indoor-eko txirrindak, lasterka ibiltzeko zinta, makina eliptikoa eta azken berrikuntza dena AirBike Elite (tarte biziak eginez burutako entrenamendua) makina eskeintzen ditu.

BODY BUILDING gunearen behe solairuan MUSKULAZIO lana egiteko beharrezkoa duzun material guztia jartzen dugu zure eskura, pisu libreko elementuekin: mankuernak, barrak, diskoak, bankuak, press banka, hanketako press-a, multipower…

Baina muskulazioa ez da soilik pesak edo mankuernak egitea, horregatik gune hontan askoz ere material gehiago dugu zure entrenamendu funtzionala burutu ahal izateko: Step-ak, Bossu-ak, zakuak, gomak, sokak, TRX-a, Kettlebell-ak, fitball-ak…muskulazio edo tonifikazio lan oso bat egiten lagunduko dizutenak.

ENTRENAMENDU PERTSONALA

Gure entrenatzaile personalak lagunduko zaitu!

Gure langile teknikoen experientzia handiak zure entrenamendu mota aukeratzen lagunduko dizute, zure egoera fisikora hobekien egokitzen den jarduera burutzen, posturak zuzentzen, ariketa ohiturak burutzen, helburu gisa duzun erronka hori lortzeko norberari egokitutako entrenamendu bat prestatu, eta zurekin entrenatuko da saio bakoitzean motibaturik jarrai dezazun.

Eska ezazu zure zita gure langileekin konpromezurik gabe.

EKITALDIAK

Zure ekitaldia estalpean eta Donostia hiriko erdialdean antolatzeko leku baten bila ari zara?

Manteo kiroldediak estalita dauden 1300 metro karratuko kirol anitzetarako pista eta erabilera anitzeko gela ezberdinak ditu non zure Feria, bazkari-afari edo behar duzun beste edozein ekitaldi antolatu ahal izango dituzun.

Eska ezazu zure aurrekontua konpromezurik gabe.

BILERA GELAK – TEAM BUILDING

Gure erabilera anitzetarako gela ezberdinak WI-FI-a, proiektorea, pantaila,..dute eta zure empresa edo taldeak lan saio bat prestatu eta antolatzeko beharrezkoa den guztia aurkituko duzu. Gainera Manteo-n antolatzen ditugun jarduera ezberdinekin konbinatu ditzakezu (gynkana, zirkuitoak, ariketak fisikoak, Ulia-ra irteera, Zurriola-ko hondartza,…)

Eska ezazu zure aurrekontua konpromezurik gabe.

URTEBETETZE FESTA OSPAKIZUNAK

Urtebetetze festa gure kiroldegian ospatu nahi al duzu?

Zure beharretara hobekien egokitzen diren aukera ezberdinak eskeintzen ditugu zure festa antolatu ahal dezazun. Jolas ezberdinak egiteko pista alokatu, jarduerak burutu ahal izateko gelak, monitoreak kontratatzeko aukera, puzgarriak alokatzeko aukera,… Eta merienda zuek ekar dezakezue edo gure tabernarekin antolatu.

Jar zaite gurekin arremanetan eta antolatzen lagunduko dizuegu!

Egutegia jaitsi