Urteak pasa ahal gure gaitasun fisikoak murritzen doaz, 30 urtetik aurrera gehienbat eta batez ere 50-60 urte bitartean ematen da beherakadarik nabarmenena. Beherakada horrek atrofia muskularra eta indarrean murrizketa bat suposatzen du, gure bizi kalitatea murriztuz. Hau ekidetiteko BIZI ARIN jarduera, profesional baten gidaritzapean indarra eta funtzionalitatea lantzeko ariketak burutzea proposatzen dugu.
Kirolaren bitartez aurreko gauza guztiak murriztu eta hobetu ditzakegu. Indar ariketen bidez osteoporosia eta atrofia muskularra hobetzen dira. Ariketa hauek norberaren pisua erabiliz, material ezberdina erabiliz (gomak,…) edo eta pisuak erabiliz indarra lantzea dute helburu. Indar entrenamendua nahitaezkoa bait da edozein pertsonarentzat, beti ere profesional baten gidaritzapean eta funtzionalitatea eta bizi kalitatea hobetu eta zahartzaro aktibo eta osasuntsu bat izeko helburuarekin.
GROS KIROL GUNEAren barnean GARATU gunean burutzen den ekintza, bertan dauden material guztien erabilera egiten da