Polideportivo Manteo Kiroldegia

INTERVAL TRAINING

Definizioa

Cross Training – entrenamendu funtzionala ere esaten zaio – intentsitate handiko hainbat ariketa biltzen dituen kirola da, bai indarrekoak bai kardiobaskularrak, muskulu-talde guztiak lantzeko. Helburu nagusia kirolariaren egoera fisikoa indartzea eta kirol-errendimendua handitzea da. Intentsitate-maila kargak edo ariketa gauzatzeko abiadurak markatzen duen entrenamendu mota bat da. Saio batek ordubete irauten du batez beste, eta honako hauek osatzen dute: beroketa-fasea, ariketa kardiobaskularrak eta muskulaziokoak egitea eta lasaitasunera itzultzea, ahalegin fisikoaren ondoren gorputza luzatzeko eta berreskuratzeko.

Onurak

  • Gainditze-maila indartzen du.
  • Entrenamendu motzagoak baina intentsitate handikoak.
  • Hainbat ariketa biltzen ditu.
  • Trebetasun fisikoak hobetzen ditu.
  • Entrenamendu mota honek indarra, arintasuna, malgutasuna, koordinazioa, abiadura, erresistentzia kardiobaskularra eta zehaztasuna garatzen eta areagotzen ditu, besteak beste.
  • Lesioak saihesten laguntzen gaitu.
  • Gorputz-jarrera eta mugimendu-tartea hobetzen ditu.
  • Koipeak erretzen laguntzen du.
  • Egiaztatuta dago indarra eta kardioa aldi berean entrenatzeak emaitza hobeak ematen dituela eta pisua galtzen laguntzen duela.

Ezaugarriak

Jarrera kontrola
Indartu
Intensitate ertaina

Izen-ematea


Doako proba