Gure BODY FIT + PUMP saioetan tonifikazioa landu ahal izango duzu gorputz atal ezberdinetarako zehazturiko indar ariketak material ezberdinen erabilerarekin konbinatuz. Ariketa gehienetan erresistentziak erabiltzen dira eta mugimendua zein potentzia lantzen dira indar eta erresistentziaz gain. Ariketa fisikoa burutu eta bere gorputzeko goiko zein beheko zatiak indartu nahi duten pertsonentzat saio errezak dira. Jarduera benetan osoa da.
Hezur-dentsitatea handitzea, lesioak saihestea, ahalmen aerobikoa hobetzea, arintasuna eta gorputza orokorrean indartzea lortuko duzu gure saioekin.
Step-a, bossu-a, fitball-ak, slider-ak, gymstick-a, theraband-ak, mankuernak, barra eta diskoak…