Cross Training – entrenamendu funtzionala ere esaten zaio – intentsitate handiko hainbat ariketa biltzen dituen kirola da, bai indarrekoak bai kardiobaskularrak, muskulu-talde guztiak lantzeko. Helburu nagusia kirolariaren egoera fisikoa indartzea eta kirol-errendimendua handitzea da. Intentsitate-maila kargak edo ariketa gauzatzeko abiadurak markatzen duen entrenamendu mota bat da. Saio batek ordubete irauten du batez beste, eta honako hauek osatzen dute: beroketa-fasea, ariketa kardiobaskularrak eta muskulaziokoak egitea eta lasaitasunera itzultzea, ahalegin fisikoaren ondoren gorputza luzatzeko eta berreskuratzeko.