Definizioa
Taldeko saioetarako muskulu-entrenamenduko programa bat da. Bertan, izaera orokorreko eta espezifikoko ariketa ugari egiten dira, hainbat material erabiliz.
Onurak
- Mugimenduak modu egokian egitea lantzen da, muskulu-talde guztiak modu konpentsatuan eta orekatuan landuz.
- Muskulu-garapen neurritsua sustatzen du; bizkarra, abdomena eta hankak indartzen ditu, eta horrela gorputz-jarrera hobetzen du.
- Lesioak prebenitzen laguntzen du eta erresistentzia hobetzen du.