Polideportivo Manteo Kiroldegia

YOGA

Definizioa

Gure YOGA saioetan oreka fisikoa, emozionala eta mentala lortzera bideratutako teknika multzo bat lantzen da. Yoga saioetan arnasketa lantzen dugu, lasaitasunaren eta presentziaren oinarria baita; baita jarrerak ere, asanak, batez ere luzaketak, orekatzen eta erlaxatzen laguntzen digutenak. Saioa erlaxazioarekin amaitzen dugu, landutako guztia integratzeko.

Onurak

  • Malgutasuna, indarra, oreka eta muskulu-tonua hobetzen ditu.
  • Jarrera hobetzen du eta estresa murrizten du.
  • Kontzentrazioan laguntzen du eta loaren kalitatea hobetzen du.
  • Energia eta ongizate orokorra handitzen ditu.

Ezaugarriak

Jarrera kontrola
Malgutasuna
Meditazioa

Izen-ematea


Doako proba