CORE hitzak gorputzaren erdialdean dagoen muskulu-konplexuari egiten dio erreferentzia (lunbo-pelbikoa). Multzo horrek bizkarrezurra eta sabelaldea egonkortzen dituzten 29 muskulu biltzen ditu, eta barnean hartzen ditu abdomeneko muskuluak, bizkarra, aldakaren atzealdea eta aurrekoa, zoru pelbikoa eta diafragma. Egitura horien baterako ekintzari esker, gorputzaren egonkortasuna, eta, horrekin batera, goiko eta beheko gorputz-adarrek egiten dituzten zereginak, behar bezala kontrola daitezke, 'CORE Stability' gisa definitu den horretan, eta sistema muskulueskeletikoaren eta nerbio-sistemaren ekintza da, modu bateratuan eta koordinatuan, eta kontzeptu anatomiko bat baino gehiago da, kontzeptu funtzional bat, mugimenduarekin lotua.
GROS KIROL GUNEAren barnean GARATU gunean burutzen den ekintza, bertan dauden material guztien erabilera egiten da