TRX taldekako gure jarduerak perfektuak dira entrenatzeko modu berriak bilatzen ari diren pertsonentzat. TRX ariketak esekituta egiten den, erregulagarriak diren banda batzuen bidez, entrenamendu bat da. Kirol jarduerarako eta eguneroko bizitzarako beharrezkoa den indar funtzionala lantzen da, flexibilitatea, oreka eta gorputzaren “kore-aren” egonkortasuna hobetzearekin batera. Norberaren pisuari egokitutako eta izaera funtzionala duen entrenamendu hau maila guztietara egokitzen da. Indarra eta “kore-aren” egonkortasuna lantzen dira.
TRX jardueraren bitartez zure egoera fisikoa orokorrean, propiozepzioa eta oreka hobetuko dituzu. Prestakuntza honek zure gorputzeko atal ezberdinak sendotuko ditu (bizkarra, besoak, bularra, hankak,…) zure gorputzean soberan duzun grasa erretzen duzun bitartean. Lesioak izateko arrisku gutxi dago gainera eragin baxuko ariketak egiten bait dira
Erresistentzi handiko nylon-ezko banda ez elastiko bat erabiltzen da material nagusi gisa jarduera burutzeko. Baina prestakuntza beste material osagarri batzuekin konbinatu daiteke: bossu-ak, fitball-a, sliders-ak, barra,…